Aralarko parke naturalean. Abenduaren 22an Lizarrustiko Parketxetik abiatu eta Alleku azpian, pagadiz, goroldioz eta orbelez betetako ingurune magikoan barneratuko gara. Bertan Eguberrietako pertsonaia mitologiko nagusiak, Olentzero, Mari Domingi eta jentilak ageri ohi izaten dira eta ibilbidean barrena gure mitologiako beste pertsonaia eta izaki ugari ere, ezustean, azaltzen dira, jendearen eta batez ere gaztetxo eta haurren, arreta berezia piztuz.
GEHIENEZ 6 SARRERA BATERA HARTU DAITEZKE.