Ez etorri zure seme-alabekin! - Magia eta emozioak

Organizar: Niala (, Veja seus eventos )

EZ ETORRI SEME-ALABEKIN!

8 urte baino gutxiago badituzte,

magia ikusi ondoren lo gaizki egiten baduzu,

100 urte baino gehiago badituzu...

NIALAk sortutako show-a.

Etorri, burusoil edo ile luzearekin,

Etorri familian edo lagunekin,

Etorri hippie, jefe, kirolari, pijo edo abokatu bazara.

Etorri magia pantaila baten atzetik bakarrik ikusi baduzu.

Etorri kultura eta euskara garrantzitsuak direla uste baduzu.

 

Bai, hau da nire magia saioaren kartela.

Normalean argazki bat eta titulua besterik ez dut ipintzen.

eta beti ume txikiz betetzen dira antzokiak.

Eta magia ez da umeentzat bakarrik,

Gazte eta nagusiek ere magiataz disfrutatu ahal dute,

Noski, umeentzat egiten den magia ez da nagusientzat egiten den magia berdina.

Pelikula, abesti, antzerki edo dantzak moduan,

Batzuetan umeentzako aproposak dira eta beste batzuetan nagusientzako aproposagoak dira.

 

Magia saio hau sortzean bi gauza izan ditut kontuan.

Lehenengoa, nire magia eta arte munduan ditudan ezagutzak plasmatzea modurik politenean.

Bigarrena, ahalik eta gende gehienak esperientzia berri bat bizi ahal izatea.

Hirugarren bat ere izan dut kontuan,

Egia esan beti izaten dut kontuan...

Show-a ikusten duten guztioi beraien infantziara momentutxo batean bueltatzea, eguneroko arazoak, beldurrak eta buruausteak desagertaraztea 60 minutuz.

Espektakulua sortu eta 8 urte baino gutxiagoko umeek ezingo zutela hau disfrutatu konturatu nintzen,

Hortaz, 8 urte baino gutxiago badituzu, barkatu, hau ez da zuretzat,

Baina lasai egon, gogoratu nire izena, eta adi egon hurrengo magia saioetara, seguru zuentzako ere badagoela magia!

Hori bai, beste edozein pertsonarentzat sortua dago! 

Nire interes, galdera, emozio, magia eta gehiago show batean batu ditut.

_____________________________________

Zer da magia?

Nik ezinezko misteriotsuak direla esaten dut.

Zertarako egiten dut magia?

Ikusleeri emozio ezberdinak transmititzeko. Egunerokotasunetik ihes egiteko. Esperientzia berriak oparitzeko.

Zer ikusi eta bizi ahalko duzu magia saio honetan?

Nialak azken 10 urteetan sortutako magiarik ezinezkoenak ikusiko dituzu. Misterioz betetako ezinezkoak, gure barneko umea berriz esnatzeko! Hau emozio eta esperientzia ezberinetatik pasatuz. Parrea, sinezgarritasuna, tristura eta esperantza seguru biziko ditugula beste gauza batzuen artean.

_____________________________________

Mila esker hau guztia irakurri baduzu. 

Espero dut ikusten zaitudanean, ni eszenatokian eta zu eserlekuan egotea!