Kubik

Organizar: Ayuntamiento Barakaldo (, Consulta os teus eventos )

Antzerki-jolas bat da Kubik. Bi aktorek koloreak, formak eta bolumenak proiektatzen dituzte zuriaren gainean, unibertso sentsorial bat marrazteko. Biek batera, sortzearen eta irudiak (etxeak, trenak, basoa, itsasoa…) begiratzearen plazera deskubritzen dute, eta ikusle txikiak ere mundu horretan bidaiatzera, jolastera, deskubritzera, irudikatzera eta amets egitera ekartzen dituzte. Kubiken dena aldatzen da, dena eraldatzen da. Mundu batek beste mundu bat sortzen du.

Entzuteko denbora amaitzen denean, aktoreek agertokia utzi, eta haurren espazioan sartzen dira, txiki eta handien arteko egoera elkarreragileak suertatuko dituen jolasari ekiteko. 

Belgikako  Théâtre de la Guimbarde-rekin batera egindako ikuskizuna, Smail Sice Big Citizens egitasmoaren barruan. Europar Batasunaren egitasmoak urtebete eta 6 urtera bitarteko haurrei antzerkia hurbiltzea du helburu.

FITXA ARTISTIKOA:

Egilea: Rosa A. García, Charlotte Fallon, Marc Cerfontaine

Zuzendaria: Charlotte Fallon

Interpreteak: Rosa A. García edo Maitane Goñi, Aitor de Kintana edo Jon Ander Alonso

Eszena-gunea: Lina Variselli

Jantziak: Françoise Van Thienen

Argiak: Vincent Stevens

Ekoizpena: Teatro Paraíso

Musika eta soinu-efektuak: Bingen Mendizabal

Irudien diseinua eta bideoa sortzea: Marc Cerfontaine
#
Kubik es un juego teatral en el que dos actores proyectan colores, formas y volúmenes para dibujar un universo sensorial sobre el blanco. Juntos, descubren el placer de crear y mirar las imágenes (casas, trenes, un bosque, el mar...) mientras invitan a los pequeños espectadores a viajar, jugar, descubrir, imaginar y soñar. En Kubik todo cambia, todo se transforma. Un mundo da paso a otro mundo.

Al finalizar el tiempo de escucha, los actores abandonan el escenario para entrar en el espacio de los niños y niñas e iniciar un juego en el que se suceden situaciones interactivas entre pequeños y grandes.

Espectáculo realizado en colaboración con Teatro de la Guimbarde de Bélgica dentro del proyecto Small Size Big Citizens, iniciativa de la Unión Europea que pretende acercar el teatro a niños de entre 1 y 6 años.

Dirección: Charlotte Fallon

Intérpretes: Rosa A. García o Maitane Goñi, Aitor de Kintana o Jon Ander Alonso

Espacio escénico: Lina Variselli

Vestuario: Françoise Van Thienen

Iluminación: Vincent Stevens

Producción: Teatro Paraíso

Música y efectos sonoros: Bingen Mendizabal

Diseño de imágenes y creación de video: Marc Cerfontaine